30 lagunetik goiti elkartu ziren atzo Lesakan Xulufrinak Sare Feministak antolatutako pelikularen emanaldian

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 11:30

Bihar ospatuko den LGTBIQ+ kolektiboaren Harrotasunaren Egunaren harira, zinema saioa egin zuten atzo Lesakan Xulufrinak Sare Feministak antolatuta. 'Pride' pelikularen emanaldia izan zuten Teleboteko terrazan, eta 30 lagunetik gora elkartu ziren. 

Atzoko pelikularen emanaldiaz gain, Xulufrinak Lesakako Sare Feministak Sanferminetarako eraso matxisten kontrako zapi gorriak egin ditu. Gaurtik aitzinera salgai egonen dira Telletxean, Izarra okindegian eta Arrano ostatuan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun