Giro ederra izan dute Arantzan egin duten Bortziriak Dantzan hitzorduan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 27a, 10:30

Bortzirietan herriz herri dabilen Bortziriak Dantzan ekimenak Arantzan egin zuen geldialdia joan den larunbatean. Herrikoak eta inguruko herrietatik etorritakoak animatu ziren mutxikoak eta bertze hainbat dantza dantzatzera. Jeiki Hadi Taldearen doinuekin bat eginez, giro ederra sortu zen larunbat arratsaldean Arantzako frontoian.

Bideoa: Jeiki Hadi Taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!