Hildako mendizaleak gogoratuko ditu Beti Gaztek Agiñan ekainaren 26an

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 24a, 07:00
Hildako mendizaleak izanen ditu Beti Gaztek igandean Agiñan.

Igandean 08:00etan abiatuko dira oinez Plaza Zaharretik eta 10:30 aldera gosaria eta ekitaldia izanen dute Agiñan, Aita Donostiaren monumentuan 

Ekainaren 26an, urtero bezala hildako mendizaleen oroimenez Agiñara mendi irteera berezia antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako udalaren babesarekin. Igandean 08:00etan abiatuko dira mendizaleak Plaza Zaharretik. 10:30 aldera gosaria izanen dute Aita Donostiaren monumentuan, eta ondotik ekitaldia. Behin ekitaldia bukatuta, herrira bueltatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun