Igantziko Udalak autobusa antolatu du bihar San Juan Xarrera joateko

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 23a, 13:30

Bi urteren ondotik, San Juan eguneko ospakizuna eginen dute bihar San Juan Xarren, eta bertan dauden aparkatzeko zailtasunak direla eta, Igantziko Udalak autobus zerbitzua antolatu du. Zerbitzua 11:00etan hasi eta 14:30ak arte ibiliko da joan etorrian Igantziko aparkalekutik San Juan Xarrera. 

San Juan eguna ospatzeko, 12:ooetan meza izanen dite, eta ondotik, herriko dantzariek bertako zubian, emanalditxoa eskainiko dute eguna borobiltzeko. Biltoki Ttikiko gaztetxoek berriz, beti bezala, 'kantina' jarriko dute pintxo, edari eta erroskilak saltzeko eta diru pixka bat biltzeko.  

Biharko meza ez ezik,  uztaileko igandetako elizkizunak ere bertan emanen dituzte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun