Xabier Valverde eta Uxuri Portu lesakarrak Espainiako trial txapelketan izanen dira

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 23a, 13:00
Uxuri Portu eta Xabier Valverde lesakarrak Nafarroako selekzioarekin ariko dira Espainiako trial txapelketan.

Ekainaren 25ean Cartagenan jokatuko den lehian izanen dira Nafarroako selekzioarekin

Lesakako trial taldeko Uxuri Portu eta Xabier Valverde txirrindulariak Nafarroako selekzioarekin ariko dira ekainaren 25ean, larunbatean Cartagenan (Murtzia) jokatuko den Espainiako trial txapelketan. Lesakako trial taldeak harrotasunez hartu du bi txirrindularien deialdia. Portu hasiberrien mailan ariko da eta Valverde infantil mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun