Matxus Perugorria ikerlari beratarrak 'Emerging Leader' saria eskuratu du

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 23a, 16:00

Gibelaren Ikerketaren Europako Elkarteak Emerging Leader Award (Etorkizuneko Liderren Saria) eman dio ikerlari beratarrari. Sari horrek ikerlariek beren karrerako lehen urteetan egindako ikerketa lana aitortzen du. 

Egunotan egiten ari dira Londresen Gibelaren Nazioarteko Biltzarra, eta bertan jaso du saria Matxus Perugorriak Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko Ikerlariak. 

Perugorria Biodonostia OIIko gibeleko eritasunen taldean dago, eritasun hepatiko eta gastrointestinalen atalean. Gibeleko gaixotasun kronikoaren, fibrosiaren eta zirrosi hepatikoaren zabalkundean eta gibeleko tumore primarioen garapenean parte hartzen duten mekanismo molekular eta zelularren ikerketan esperientzia handia eta nazioarteko aitorpena dauka.

Bere ibilbidean sari gehiago ere eskuratu ditu Perugorriak. 2019an Europako Gastroenterologia Elkarteak emandako Rising Star Award Saria eskuratu zuen, eta 2020an Ikerbasquek fundazioak bere ikerketa ibilbidea saritu zuen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun