Pello Irazokik irabazi du Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 23a, 15:00

Berako Besta Batzordeak  2022ko bestetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa deitu zuen maiatzean eta bigarrenez Pello Irazokik irabazi du lehiaketa

Orain arte epaimahai bat arduratzen zen sariduna izendatzeaz, baina, aurten lehenengoz herri bozketa bidez erabaki dute sariduna. Irazokik 400 euroko saria jaso du lehiaketa irabazteagatik.

Kontrazalean, aldiz, bigarren gelditu den Ane Matxikoteren lana agertuko da. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun