16 urtetik gorako gazteentzako sexologia tailerra antolatu dute Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 23a, 12:00
Berako Beralandeta eraikinean izanen da ikastaroa.

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 16 urtetik gorako gazteentzako sexologia tailerra antolatu du uztailaren 4rako 17:00etan Berako Beralandetan.

Gerizpe elkareko Iratxe Arretxea eta Itsaso Baquedano sexologoek emanen dute ikastaroa, eta aitzinetik izen ematea beharrezkoa da. Izen emateko azken eguna ekainaren 28a izanen da eta 634 223 659 zenbakira whatsapp bat bidalita, edota info@bortziriakgz.eus helbidera mezu bat idatzita egin daiteke. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun