'Pride' filmaren emanaldia izanen dute igandean Lesakan

Ekainaren 28an LGTBIQ+ kolektiboaren harrotasunaren eguna dela eta, Pride pelikularen emanaldia antolatu du Xulufrinak Lesakako Sare Feministak iganderako. Ekainaren 26an, igandean 21:00etan izanen da emanaldia Telebote ostatuko terrazan, eta krispetak ere eskainiko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun