Javier Arizabalo artistaren lanak bihartik aitzinera ikusgai Armi galerian

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 21a, 19:00
Arizabaloren lanekin batera Jokin Armanen eta Trini Mikelarenaren lanak ere egonen dira ikusgai.

Bihar 19:00etan eginen dute erakusketaren inagurazioa Armi galeria. 

Bihar hasi, eta irailera bitartean egonen da erakusketa ikusgai Armi galerian egunero 10:30ean hasi eta 13:30ak arte, eta 16:00etan hasi eta 19:30ak arte. Arizabaloren lanekin batera Mikelarena eta Armanen lanak ikusteko aukera ere izanen da.

Bidasoko eskolako maisuekin hasi zen pintura lantzen Arizabalo gazte zelarik, eta bere ibilbideko hainbat lan erakutsiko ditu Beran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun