Berako Sastrako eta Zia errekak garbitu dituzte Labiaga ikastolako kideek

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 21a, 15:00
50 lagun elkartu ziren larunbatean Zia eta Sastrako errekak garbitzeko.

Larunbatean ospatu zuen Ikastolaren Eguna Berako Labiaga ikastolak, eta horren barrenean Zia eta Sastrako erreken garbiketa burutu zuten. 

Haur eta heldu, denera 50 lagun inguru elkartu ziren garbiketa egiteko. Gainera, Zia errekatik bezperan botatako zakarrontziak ere atera zituzten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun