Igantziko Biltoki elkarteak frontenis txapelketa antolatu du

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 21a, 12:30

Igantziko Biltoki elkarteak binakako frontenis txapelketa antolatu du. Ekainaren 29an bukatuko da izen ematea, eta bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu txapelketan parte hartzeko. Txapelketa irekia izanen da, eta gutxienez 8 bikotek eman beharko dute izena aitzinera ateratzeko. Izen ematea Biltokin bertan, Igantziko Igerilekuan, Estankoan eta Bi-biden egin behar da.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun