Pirinioak aldean bertze zeharkatuko dituen X-Pyr proba bereziak Larhunen izanen du lehen geldialdia igande eguerdian

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 23a, 08:00
Pirinioak Hondarribiatik Port de La Selvara zeharkatuko dituzte parapentea erabiliz eta Larunen izanen dute lehen geldialdia igande eguerdian.

45 abenturazale talde Hondarribitik abiatuko dira igande goizean eta Port de la Selvara (Katalunia) joanen dira parapentea erabiliz

Ekainaren 26an, X-PYR proba berezia ailegatuko da Larhunera. 45  abenturazale taldek parte hartuko dute parapenteen lasterketa berezi honetan eta Pirinioak zeharkatzen saiatuko dira, Hondarribitik Port de la Selvara; 438 kilometro guzira.

Lasterketak nahitaezko pasabide puntu batzuk (balizak) izanen ditu eta horietako lehena Larhunen dago. Egun horretan hasten dira lasterketa Hondarribitik (irteera: 10:00) eta 4-5 orduren buruan aurreikusia dago Larhunera ailegatzea.

Parte-hartzaileek lasterketa parapentez edo, ezin bada, oinez egin beharko dute soilik eta bertzelako ibilgailuetan mugi daitezkeen laguntzaileak izan ditzakete. Beraz, hegan eta oinez, Kantauri eta Mediterraneo itsasoak, Euskal Herria eta Katalunia lotuko dituzte astebetez, uztailaren 2ko 21:00etan itxiko baitituzte kontrolak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun