Transpirenaica Social Solidaria proiektuari harrera egin diote Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 20a, 18:30

Bigarren urtez Transpirenaica Social Solidaria proiektuari harrera egin diote Beran. Gizarte bazterkeria arriskuan dauden gazteak gizarteratzeko proiektua da, eta Beran egin zuten lehenengo geldialdia pasa den larunbatean.

Musika doinuz harrera egin zieten udal ordezkariek, zapi bana paratu zieten, ekimenaren manifestua irakurri eta arratsaldea Beran eman zuten gazteek. 

Ondotik, kiroldegian pasa zuten gaua. Biharamunean jarraitu zuten bidearekin, eta hainbat herritarrek beraiekin batera egin zuten Elizondo arteko etaparen zati bat. 

Aitor Elexpuru alkateak jakinarazi duenez, proiektuan jasotako testigantzak herriko ikastetxeetan lantzea da heldu den ikasturterako asmoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun