San Juan Xarreko ospakizuna bere onera bueltatuko da

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 21a, 09:00
San Juan Xarren ospatuko dute meza ortzirale eguerdian eta uztaileko igandetako meza guztiak ere bertan izanen dituzte.

Ereiaroaren 24ko meza eta ospakizuna ez ezik, uztaileko igandetako elizkizunak ere bertan emanen dituzte

Ailegatzen ari da aurten ere San Juan eguna eta, urtero bezala, ereiaroaren 24an San Juan Xarren meza izanen da eguerdiko 12etan. Ondotik, herriko dantzariek bertako zubian, emanalditxoa eskainiko dute eguna borobiltzeko. Betiko moduan, bisitari aunitz espero dira egun horretan inguru zoragarri horretan. Biltoki Ttikiko gaztetxoek berriz, beti bezala, 'kantina' jarriko dute pintxo, edari eta erroskilak saltzeko eta diru pixka bat biltzeko.  

San Juan bezperako suak, otorduak eta giroa ere ez dira faltako herriko hainbat xokoetan. Uztaileko igandetako meza ere San Juan Xarren ospatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun