Lizuniagan 50 urteko motorzale bat hil da eta bertze bat larriki zauritu hiru motoren arteko istripuaren ondorioz

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 19a, 17:45
Foruzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra 13:25ean gertatu du Beran, NA-4410 errepidearen 4. kilometroan, Lizuniagatik hurbil. Ageri denez, istripua hiru motoren artean gertatu da. Erortzean hartutako kolpearen ondorioz 50 urteko motorzale frantziar bat hil egin da eta bigarren bat larriki zaurituta eraman dute. Hirugarren motorzaleak zauri arinak izan ditu. Atestatuaren eginbideak Foruzaingoak bideratu ditu epaitegian.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun