Etxalarko bestetako kartel eta azal lehiaketara lanak aurkezteko epea ekainaren 17an bukatuko da

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 16a

Etxalarko bestetako giroa isladatu beharko dute kartelak eta programaren azalak.

Etxalarko Udaleko kultura batzordeak bestetako kartel eta programaren azal lehiaketaren seigarren edizioa antolatu du. Kartelaren irabazleak 50 euro eta Herriko Ostatuan bi lagunentzako otordua irabaziko ditu saritzat. Azal irabazleak berriz, 100 euroko saria izanen du eta bestetako progtramako portadan ikusgai izanen da. Lanak aurkezteko epea ekainaren 17an bukatuko da. Informazio guztia www.etxalar.eus webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun