Espainiako trial kopako laugarren proba burutu zen ekainaren 11n Guadalix de la Sierran (Madril), Trialbiciguadalix klubak antolatua. Zirkuitu gogorra baina bikaina prestatu zuten eta bertara hurbildu zen Lesaka trial taldeko Xabier Valverde. Erosketa gogor baten ondorioz, puntu batzuk galdu zituen, baina halere bikain ibili zen eta bederatzigarren postuan bukatu zuen.
Udako geldialdiaren ondotik, Espainiako kopako bosgarren eta hondarreko proba urriaren 15ean jokatuko dute Lizarran. Hori baino lehen, ekainaren 25ean Castellonen Espainiako txapelketa jokatuko da eta harat hurbilduko dira Lesaka Trail taldeko Uxuri Portu eta Xabier Valverde.