Ekainaren 22an ailegatuko da eskualdera Euskal Herriko pentsiodunen 1. Bizikleta Martxa

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 16a, 15:00
Pentsiodunen Bizikleta Martxako partaideak lehen etapan Usurbilen. Argazkia: NOAUA

Ekainaren 13an abiatu zen Donostian, eta bertan bukatuko da ekainaren 25ean Euskal Herriko pentsiodunen 1. Bizikleta Martxa. Iruñean barrena, ailegatuko da eskualdera heldu den asteazkenean, eta Beran eginen dute geldialdia. 19:00etan Altzateko Plazan egin dute hitzordua. Biharamunean, ortzegunean, Beratik Baionarako bidea eginen dute. 

Euskal Herriko eskualde denetan barrena ibiliko da bizikleta martxa. «1080 euroko Gutxieneko Pentsioaren aldarrikapena, zerbitzu publikoen defentsa eta zaintza partekatua» aldarrikatzeko. 52 hilabete daramatzate dagoeneko karrikan pentsiodunek, eta beren mugimenduarekin bat egiteko deia luzatu diete herritar guztiei. 

13 etapak

  • Ekainak 13, 1. etapa: Donostia-Azpeitia.
  • Ekainak 14, 2. etapa: Azpeitia-Ondarroa.
  • Ekainak 15, 3. etapa: Ondarroa-Amorebieta-Etxano.
  • Ekainak 16, 4. etapa: Amorebieta-Etxano-Plentzia.
  • Ekainak 17, 5. etapa: Plentzia-Bilbo.
  • Ekainak 18, 6. etapa: Bilbo-Amurrio.
  • Ekainak 19, 7. etapa: Amurrio-Gasteiz.
  • Ekainak 20, 8. etapa: Gasteiz-Altsasu.
  • Ekainak 21, 9. etapa: Altsasu-Iruñea.
  • Ekainak 22, 10. etapa: Iruñea-Bera.
  • Ekainak 23, 11. etapa: Bera-Baiona.
  • Ekainak 24, 12. etapa: Baiona-Irun.
  • Ekainak 25, 13. etapa: Irun-Donostia. 12:00etan manifestazioa Donostiako Alderdi Ederren hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun