Aitzineko urteetan epaimahai bat izaten zen Berako bestetako egitarauaren azal lehiaketako irabazlea erabakitzen zuena, baina, aurten lehenengoz herri bozketa bidez erabakiko da. Bozkatzeko Bera Hurbil aplikazioa mugikorrean instalatu, eta bertan izena eman beharko da, eta parte hartzailea Beran erroldatua egon beharko da.