Turismo bulegoa eta Burdinaren museoa irekiko dituzte ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 15a

Burdinaren Museoak ateak zabalduko ditu ortzegunean eta sarrera doan izanen da.

Ortzegun honetan, ekainaren 16an, udako denboraldiari begira, Lesakako turismo bulegoa irekiko dute. Honako ordutegia izanen du: asteartetik ortziralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era, asteburuak 10:00etatik 14:00etara eta astelehenak itxita.

Irailaren 30a arte, kanpotik etortzen diren bisitariek eta inguruko nahiz Lesakako bizilagunek herriari eta eskualdeari buruzko informazioa eta eskuorriak eskuratzeko aukera izanen dute. Gainera, turismo bulegoarekin batera, bertan kokatzen den Burdinaren Museoa ere irekita egonen da eta sarrera doan izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun