Transpirenaica Social Solidaria ibilaldiari harrera eginen diote larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 15a

Ahultasun-egoeran dauden gazteen gizarteratzea sustatzeko, elkarlanean lan egiten duten Nafarroako hainbat gizarte-erakunde batzen dituen proiektua da Transpirenaica Social Solidaria.

Transpirenaica Social Solidaria ibilaldiaren zortzigarren edizioa Beratik pasako da berriz ere. 2019 an egin bezala, aurten ere Berako udalak harrera eginen dio ekimen honi. Pirinioetako mendikatea zeharkatzeko bidean, ekainaren 18an Beran eginen dute lehen geldialdia, herrian gaua pasatuz eta atseden hartuz.

Ahultasun-egoeran dauden gazteen gizarteratzea sustatzeko, elkarlanean lan egiten duten Nafarroako hainbat gizarte-erakunde batzen dituen proiektua da Transpirenaica Social Solidaria. Bazterkeria-arriskuan dauden gazteek beren talentua garatzeko aukera gehiago eta hobeak izatea du xede ekimenak.

Berako udalak ere bere aletxoa jarri nahi du proiektu honetan parte hartzaileei babesa emanez, eta «gure herria, harrera herria dela erakutsiz. Gazteen gizarteratzea bultzatzeko bide berriak eraikiz, ziur gaude gerra garai hauetan, hezkuntza dela mundua aldatzeko armarik boteretsuena».

Ekainaren 18an, larunbat arratsalde,z harrera eginen zaio taldeari Herriko etxeko plazan. Biharamun goizean beraien ibilbidea segituko dute GR11 bidea jarraituz. Berako udaletxetik, «herritarrak, eta batez ere gazteak» animatzen dituzte larunbateko harreran izateko, eta igande goizean beraiekin ibilbidearen zati bat egitera. Elkar ezagutzea eta ekarrengandik ikastea litzateke helburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun