Belen Urrutiarekin plater goxoak egiten ikasten eta dastatzen hasiak dira Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 11

Elbeteko posadako Belen Urrutia plater bat prestatzen Lesakako sukaldaritza tailerrean.

Beti Gaztek antolatutako sukaldaritza tailerrak segida izanen du astelehenean

Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatutako sukaldaritza tailerra abiatu zen astelehenean, Elbeteko Posadako Belen Urrutiarekin, Irain eskola publikoko sukaldean. Plater goxoak prestatzen ikusi eta ikasi zuten dozena bat lagunek eta bertan afaldu zuten elkarrekin. Heldu den astelehenean, ekainak 13, segida izanen du ikastaroak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun