Kasu honetan nola egin dute iruzurra?
Enpresa honek e-Postaz bidali zion faktura bezeroari. Iruzurgile taldeak, ordea, mezu elektroniko hori hartzailearen ordenagailura ailegatu baino lehen atzeman zuen eta entregatu aitzinetik ordainketa egiteko kontu zenbakia aldatu zuen fakturan, ordainketa erakunde kriminalak kontrolatutako bertze kontu batera birbideratzeko. Gainera, diruaren bilaketa zailtzeko, ondotik hainbat banku-mugimendu egin zituzten on line.
Foruzaingoaren Delitu Informatikoen Taldeak egindako ikerketaren ondorioz –datu faltsuak emanez irekitako bankuko kontuak, mezu elektronikoak eta konexio elektronikoak bankuko on line zerbitzuetara–, lau pertsona identifikatu dituzte gertakarien egile gisa, bi Sevillan, bat Malagan eta laugarrena atzerrian.
Gero eta maizago gertatzen da
Ziberdelitugileen artean arras ezaguna den metodoa da hau. Funtsean, bi solaskide edo gehiagoren artean dagoen posta elektroniko bidezko komunikazioa gelditu egiten dute, tartean sartuz. Horrela, biktimak batere ohartu gabe, solaskideak elkarren artean trukatzen ari diren informazio guztia ikusten dute, eta nahi dutenean aldatu ere.
Itxuraz igorlearen eta hartzailearen arteko komunikazioa normal doala dirudi. Zibergaizkileak, ordea, erabakitzen du atzemandako mezuak bere horretan utziko duen jatorrizko informazioarekin edo edukia aldatuta entregatuko dion hartzaileari.