Ekainaren 9ko grebarekin bat egin dute Lesakako eta Berako zahar etxeko langileek

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 10a, 10:30

Zahar egoitzetan lan baldintza duinak eskatu dituzte

Nafarroako zahar egoitzetan lan baldintza duinak eta kalitatezko zerbitzua lortzeko helburuarekin greba eguna izan zuten ekainaren 9an, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta. Argazkietan ageri denez, Lesakako eta Berako zahar etxeetan ere bat egin zuten ortzegunean deialdiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun