Arantza Rocken alde pilota txapelketa eginen dute larunbat honetan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 9a, 14:00
Larunbat goizean eta arratsaldean hainbat pilota partida jokatuko dituzte Arantzako frontoian.

Arantzako Gazte Asanbladak iragarri bezala, abuztuaren 20an eginen da Arantza Rock  jaialdiaren 25. edizioa. Baina hori baino lehen pilota eta frontenis txapelketak antolatu ditu. Hain zuzen, pilota txapelketa larunbat honetan izanen dute. Hamalau bikote apuntatu dira.

Hamabi bikote izanen dira helduetan eta bi ttikietan. 09:00etan pilotariak Arantzako frontoian elkartu eta hortik aitzinera bikoteka pilota partidak jokatuko dituzte. Arratsaldean emanen diote segida partidei. 17:30ean finalerdiak eta finala jokatuko dituzte eta ondotik sari banaketa eginen dute. Bukatzeko zozketa eginen dute. Jatekoa eta edatekoa bertan salduko dituzte.

Frontenis txapelketa

Frontenis txapelketa, berriz, abuztuaren 5ean eginen dute, eta izena uztailaren 2a baino lehen eman beharko da. Hau ere bikoteka izanen da eta bikoteko zortzi euro ordaindu beharko dira. Kasu honetan ere, esku dirutan edo Bizum bidez egiten ahal izanen da ordainketa eta parte hartu nahi dutenek 689 13 50 27 telefonora deitu beharko dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun