Uda giroa

Altzateko bestak ospatuko dituzte asteburuan Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 8a, 13:00

Erraldoiek kalejira eginen dute txistulariekin ortzrialean eta igandean.

Bi urteren ondotik Altzateko bestak ospatuko dituzte asteburuan. Ortzirale iluntzean hasi eta igandera bitarteko egitaraua osatu dute. 

Ortziralea

Ekainaren 10ean hasiko dira bestak 20:00etan Altzateko plazatik botako duten txupinazoarekin. Ondotik, Berako erraldoien eta txistularien kalejira izanen da auzoan barrena. 20:30ean pintxo-jira izanen dute Lixoia. Kataku, Bidaxka, Pui, Errekalde eta Miljar ostatuan. Eguna bukatzeko, aldiz, 22:00etan suzko zezena izanen da. 

Larunbata

Larunbatean, ekainaren 11n, Altzateko bestak izateaz gain, Dantzari Ttiki eguna antolatu du Gure Txokoa Dantza Taldeak, eta 10:30ean hasita, dantzariak herriko karriketan barrena ibiliko dira. Ordu berean plater tiroketa saioa hasiko da Lizuniagan.

Goiza karrikaz karrika ibili ondotik, 12:30ean dantzarien emanaldia izanen da Merkatu plazan—eguraldi txarra eginez gero Eztegarako frontoian—. Ondotik, 14:00etan Zikiro jatea izanen da Altzate karrikan. 

Ajoarrieroa, zikiroa, postrea, kafea eta edaria izanen dituzte bazkatzeko, eta txartelak 20 euroko prezioa dute. Gaurkoa da txartelak erosteko azken eguna, eta auzoko ostatuetan daude eskuragarri. 

Zikiroaren ondotik, 16:00etan Jeiki Hadi taldearekin dantzaldia izanen da Labiaga ikastolako aterpean, eta eguna bukatzeko 22:30ean suzko zezena izanen da. 

Igandea

Igandea izanen da bestetako azken eguna. 10:00etan meza izanen da, ondotik 12:00etan erraldoien eta txistularien kalejira izanen da auzoan barrena. Bestak bukatzeko, 18:00etan Palenka Band taldearen kontzertua izanen da Uraldea karrikan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun