Lesakako trial taldeko txirrindulariak bikain ibili dira Aretxabaletan ere

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 7a, 15:00

Uxuri Portu lehenbizikoa izan zen hasiberrien maila mistoan eta Xabier Valverde bigarren izan zen kadetetan

Zona norte txapelketako trial proba jokatu zen ekainaren 4an Aretxabaletan (Gipuzkoa), Oztopo klubak antolatua eta bertan izan ziren Lesakako trial taldeko hiru txirrindulariek emaitza bikainak lortu zituzten.  Uxuri Portu lehenbizikoa izan zen hasiberrien maila mistoan, Xabier Valverde bigarren izan zen kadete mailan (oraindik infantil mailakoa den arren) eta Goiuri Urra bosgarren izan zen infantil mailan.

Proba hasi eta berehala euria egin zuen eta eremuak nahiko zail paratu ziren. Halere ederki ibili ziren hiru lesakarrak. Atsedenerako asti handirik gabe, igande honetan, ekainak 11, Espainiako Kopako laugarren proba izanen dute Guadalix de la Sierran (Madril) eta bertara hurbilduko da Xabier Valverde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun