Afrikar dantzen tailerra izanen dute igandean Igantzin

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 7a, 16:00

Olatz Amalurrekin afrikar dantzen tailerra izanen dute Igantzin igandean, ekainaren 12an. 10:30etik 13:30era izanen da ikastaroa, eta zuzeneko perkusioa izanen dute. 

Ikastaroan parte hartzeko ortziralea baino lehen eman behar da izena 664 525 095 zenbakira deituta. Informazio gehiago nahi duenak ere zenbaki horretan eskuratu dezake. 

Igantziarrentzat 40 euroko prezioa du ikastaroak, eta Igantzitik kanpokoentzat 50 eurokoa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun