Realak irabazi du Berako Zelaieta futbol txapelketa solidarioa

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 6a

Realeko mutilek irabazi zuten atzo jokaturiko torneoa.

Atzo jokatu zuten Beran Bortzirietako Guztiok taldearen aldeko Zelaieta futbol txapelketa solidarioa. Infantil mailako hiru taldek hartu zuten parte: Baztan-Bidasoko taldeetako jokalariek osaturiko selekzioak, Osasunak eta Realak. Azken talde horrek irabazi zuen torneoa. 

Elkarren kontra hiru partida jokatu zituzten hiru taldeek, eta gipuzkoarrek irabazi zuten torneoa. Bigarren postua eskuratu zuen Osasunak eta hirugarrena Baztan-Bidasoko jokalariek osaturiko taldeak. 

Realeko jokalari ohi Mikel Loinazek eman zion saria selekzioari, Bixio Gorriz Realeko jokalari ohiak Osasunari, eta Genaro eta Unai Zelaietaren alaba eta arreba Iratxek Zelaietak txapeldunari garaikurra. Era berean, Realak oroigarria eman zion Zelaietari. 

Genaro Zelaieta eta Unai Zelaieta Realeko jokalari ohiak omentzeko helburuz antolatu dute txapelketa, eta baita Bortzirietako Guztiok taldearen alde dirua biltzeko ere. Hain zuzen, azken asteetan hainbat lekutan saldu dituzte txartelak, eta atzo egin zuten zozketa.  Irudi honetan ikus daitezke zein diren zenbaki sarituak:

Saridunek hilabeteko epea izanen dute sariak hartzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun