Bertso Eguna ere giro ederrean joan da Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 6a, 16:00

Bortzirietako Bertso Eskolak antolatutako Bertso Eguna ere bikain joan zen ekainaren 5ean Lesakan. Bertso-xortak (jarriak, idatziak, musikatuak…) kantatzeko aukera izan zuten herriko hainbat txokotan.

Igandean 12:00etan hasi zuten ibilbidea Antoiun eta bertan ttikienek Txanogorritxo bertso-antzerkia egin zuten etagaztetxoen taldeko neskekin batera ‘Mundu bat bertso’ kantatu zuten. Handik plaza ingurura, Julen Zelaietaren ‘Oroitza soil bat’ eta Ziortza Goiaren ‘Heltzeko goizegi’ kantatu zuten eta Onin errekaren ertzean ‘Ikaslearen astea’ eta Eneko Fernandezen ‘Ur azalera’ eta Gillemoneko zubian, Maddi Ane Txoperenaren ‘Kongori jarriak’, Estitxu Arozenarewn ‘Konra erranak, udarak emanak’, Iban Garroren ‘Arranoko mus gudariak’ eta ‘Euskararekin, gu elkarrekin’. Gero, bazkaria izan zuten Arranon eta kantuekin eta bertsoekin segitu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun