Autodefentsa tailerra eginen dute ekainaren 10ean Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 5a, 11:00
Ortzirale arratsaldean emanen dute autodefentsa tailerra Beralandetan.

Emagin elkartearen eskutik, ortziralean 16:30ean hasita

Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuaren eskutik autodefentsa tailerra eginen dute ekainaren 10ean, ortziralean 16:30ean hasita Berako Beralandetan, Emagin elkartearen eskutik. 

Tailerra ortziralean 16:30ean hasiko da eta arratsalde osokoa izanen da, eduki ugari landuko baitituzte: kontzientziazioa, emozioen lanketa, espazio bitala eta mugak jartzen ikasteko dinamikak, erasoak nola detektatu eta haiei erantzuna ematen ikasteko dinamikak eta azkenik norberaren autoestimua lantzera bideratuta dauden jarduerak.

Interesatuta egonez gero, izen-emateko: berdintasunabortziriak@gmail.com helbidera korreo bat bidali edo 722 69 30 78 zenbakira  WhatsApp bat bidali daiteke. Tokiak mugatuak izanen dira taldearen erosotasuna bermatzeko. Izen-emateko azken eguna ekainaren 8a, asteazkena izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun