'La bona Germanor' antzezlana ekainaren 4an eskainiko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 2a, 18:00
'La bona germanor' antzezlana eskainiko du Kataluniako Bakastei Teatre taldeak larunbatean Harriondoan.

Larunbatean 19:00etan Harriondoa kultur etxean

Xavi Morató katalanak idatzi eta zuzendutako La Bona Germanor antzezlana ikusgai izanen da ekainaren 4an, larunbatean, 19:00etan Harriondoa kultur etxean, Bakastei Teatre antzerki taldearen eskutik. Antzezleen artean Lesakan sortutako Javier Petrirena dago. Sarrerak sei eurotan Harriondoan salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun