Berako Eztegara pasealekuko argiteria publikoa zerbitzutik kanpo egonen da egun batzuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 2a, 15:30

Berako Udalak jakinarazi duenez, asteazkenean hasi eta gutxienez hiru egunez Eztegara pasealekuko argiteria publikoa zerbitzutik kanpo egonen da mantentze lanen ondorioz. 

Eztegara paselekeuan zehazki Euskaldunako bidegurutzetik haurtzaindegi pareraino, eta Toki Ona institututik igerilekuraino egonen da zerbitzutik kanpo argiteria publikoa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun