Erreketa kontrolatua eginen dute Beran gaur Kaxerna inguruan

Ttipi-Ttapa 2022ko ekainaren 2a

Kaxerna gaztetxea zegoen kokapenean —iazko abenduan eraitsi zuten— eginen dute erreketa.

Berako Udalak jakinarazi duenez, Kaxernan, gaztetxea zegoen kokapenean suhiltzaile boluntarioen laguntzarekin erreketa kontrolatua eginen dute gaur 16:00etan hasi eta 21:00ak arte. Tarte horretan leihoak itxita mantentzea eta inguru horretara ez hurbiltzea gomendatu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun