Urtero gisan, Berako Udalak su egurretarako loteak esleituko ditu aurten ere. Egurra mendian atera eta udalak kontratatuako enpresak etxe atariraino eramanen du. Nahi duen herritar orok izanen du lotea eskatzeko eskubidea, baina, eskaria eskaintza baina handiagoa bada, lehentasuna izanen dute joan den urtean eskatu ez zutenek. Gainerakoak zozketa bidez esleituko dira.
Lote bakar bat esleituko da Berako bizitza eta unitate familiar bakoitzeko, eta eskatzaileak etxebizitza hartan erroldatua egon beharko du. Eskatutako loteak, bortz tonatakoak izanen dira, 200 euro inguru ordaindu beharko da, eta 2023ko udan entregatuko dira eskatzaileak eskatutako helbidean.
Interesatuek Herriko Etxera deitu eta lotea eskatu behar dute 2022ko ekainaren 30 baino lehen eta honako datu hauek eman: eskatzailearen izena eta abizena, telefono zenbakia eta lotea entregatu beharreko helbidea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!