Manttalek udalekuetarako izen-emateak martxan jarri ditu. Izena ematea Manttaleren webgunean (www.manttale.com) zabalik dago ekainaren 10era arte. Udalekuak 2010 eta 2015 bitartean jaiotako haurrentzat izanen dira (bi urteak barne), eta Beran eginen dituzte uztailaren 4tik 29ra, 09:30etik 13:00etara.
Udalekuen prezioa 100 eurokoa izanen da haur bakoitzeko, 180 eurokoa bi anai-arreba badira eta 250 eurokoa hiru anai-arreben direnen kasuan.