Berako Isidoro Fagoaga musika eskolak kontzertu pedagogikoa emanen du ekainaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 31a, 14:30
Isidoro Fagoaga musika eskolako ikasleek kontzertu pedagogikoa eskainiko dute asteazken goizean kultur etxean

Asteazken goizean bi saio emanen dituzte, 10:30ean Ricardo Baroja eta Jesusen Bihotza ikastetxetako ikasleei zuzendua eta 12:00etan Labiaga ikastolakoei

Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolak, Berako udalaren laguntzaz, Farre eta Silaren bidaia kontzertu pedagogikoa emanen du ekainaren 1ean Berako kultur etxean, herriko hiru ikastetxeko ikasleei, Ricardo Baroja, Labiaga ikastola eta Jesusen Bihotza ikastetxekoei zuzendua.

Asteazkenean 10:30ean Ricardo Baroja eta Jesusen Bihotza ikastetxetako ikasleei zuzendutako emanaldia izanen da eta 12:00etan Labiaga ikastolakoei zuzendua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun