Bertso Eguna antolatu dute ekainaren 5ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 31a, 16:00
Lesakako bertso eskolako ttikiak plazan kantari, 2021eko Bertso Egunean.

Bortzirietako Bertso Eskolak Bertso Eguna antolatu du ekainaren 5ean Lesakan. Igandean bertsoa-xortak (jarriak, idatziak, musikatuak…) kantatzeko aukera izanen du nahi duenak, 12:00etan Antoiun, 12:30ean plazan eta 13:00etan Onin errekaren ertzean. Gero, bazkaria izanen dute Arranon.

Bazkarirako txartelak 618 96 30 11 Whatsapp zenbakira idatziz eskura daitezke, 10 euro ordainduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun