Ikasturteko azken mendi ateraldia Arantzako Putzubeltzera egin du Berako Labiaga ikastolako mendi taldeak

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 31a, 14:00
Berako Labiaga ikastolako Larun mendi taldekoak Arantzako Putzubeltzen, ikasturteko azken mendi irteeran.

Berako Labiaga Ikastolako Larun Mendi Taldeak ikasturte honetako azken irteera egin zuen maiatzaren 29an, igandean, Arantzako Putzubeltzera. Mendi irteera honetan, 55 pertsonek parte hartu zuten. 

Zazpi ateraldi ikasturte honetan

Ikasturte honetan zazpi mendi irteera egin ditu Labiaga ikastolako Larun Mendi Taldeak:

2021eko azaroak 14: Baldrun (Lesaka).

2021eko abenduak 19: Labiaga (Bera).

2022ko otsailak 6: Azkua (Etxalar).

2022ko martxoak 6: Frain (Lesaka).

2022ko apirilak 3: Ibardingo aintzira.

2022ko maiatzak 8: Herri Urrats (mendiz).

2022ko maiatzak 29: Putzubeltz (Arantza).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun