Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Donibane Lohizunera ateraldia antolatu du ekainaren 15ean. Handik Hondarribira joanen dira bazkaltzera. Txartelak 28 eurotan San Fermin jubilatu elkartean hartzeko hondarreko eguna ekainaren 10a izanen da.
Ekainaren 15ean, asteazkenean 09:00etan abiatuko dira Lesakatik eta Donibane Lohizune bisitatu ondotik, Hondarribiko Ardora jatetxean bazkalduko dute. Bazkalondoan, Txingudi badia txalupaz ezagutzeko aukera izanen dute eta 19:00etan itzuliko dira Lesakara.
Toka, igel eta bolo-jokoen txapelketa
Bertze aldetik, ekainaren 10ean toka, igel eta bolo-jokoen txapelketa ere antolatu du San Fermin elkarteak. Ortziralean 17:00etan jokatuko dituzte Alondegiko arkupetan eta bukatu ondotik aperitiboa eskainiko zaie parte hartu dutenei izena emateko azken eguna ekainaren 6a izanen da eta txapelketa jokatzeko guttienez hamar partaidek eman beharko dute izena.