Etxalarko udalak lau pertsona kontratatu nahi ditu igerilekuetarako: bi sorosle eta bertze bi ostatua eta sarreraz arduratzeko

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 30a, 20:45

Etxalarko udalak bi lan deialdi egin ditu udako sasoian igerilekuan aritzeko. Deialdi batean bi pertsona kontratatu nahi ditu igerilekuen funtzionamenduaz arduratzeko (ostatua eta sarrerak). Eta horiez gain, bertze bi pertsona kontratatu nahi ditu igerilekuetan sorosle lanetan aritzeko.

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko ekainaren 1eko 14:00ak arte.

  • Ikusi baldintzak igerilekuen funtzionamenduaz (ostatua eta sarrerak) arduratzeko.
  • Ikusi baldintzak igerilekuetan sorosle aritzeko.

Argibide gehiago udal idazkaritzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun