Orain dela bi urte egin ezin izan zen Bidasoa inguruko herrien kantu zahar bazkaria eginen dute Etxalarko bentan ekainaren 4an. Larunbatean 13:00etan izanen da ongi etorri koktela eta 14:00etan bazkaria, Bankako Menditarrak, Beñat Mitxelena, Aitor Mendiluze eta bertze hainbat gonbidaturekin. Kantu zaharren liburua bertan eskuratzeko aukera ere izanen da 5 eurotan. Bazkarirako txartelak salgai daude 50 eurotan Etxalarko Bentan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.