Julio Caro Baroja pasealekuan, Ricardo Baroja eskola parean dagoen belardia egokitu, eta bertan paratu dute lorategia. Ortziralean, Aspeceko langileek lorategia landatzeko lurra landu zuten, eta ondotik larunbatean elkartu ziren ikastaroko parte hartzaileak auzolanean lorategia landatzeko. 25 lagun inguru elkartu ziren, eta lurra landu ondotik ondorengo landareak landatu zituzten: Carex everillo, Carex morrowi, Tulbalghia violacea, Erigieron karvinskianus, Gaura lindheimeri, Sesleria automnalis, Calamagrostis eta Pennisetun. Goiza bukatzeko hamaiketako egin zuten Errekalde ostatuan.
Hemendik aitzinera, Berako karriken mantentze-lanaz arduratzen den Aspaceko langileek ureztatuko dute lorategia, eta ikastaroan parte hartu duten kideak hilabetean behin elkartuko dira zaintza lanak egiteko.
Berako Udalak antolatu du lorezaintzari buruzko ikastaroa. Eskari handia izan da, eta hainbat herritar kanpora gelditu dira. Ikastaroan lore eta landare mota desberdinak ezagutu dituzte eta horien ezaugarriak landu dituzte: loraldia, testura, altuera.. Horrekin batera, lorezaintza publikoaren garrantzia eta herritarren partaidetza nabarmendu dute.