Azken bi urteotan egindako geldialdiaren ondotik, «herri ttiki honetako tradizioari eutsiz, abuztuaren 20an, 25. urteurrenez, Arantza Rock antolatzeko bildu gara gazteak». Halaxe iragarri du Arantzako Gazte Asanbladak. Eta gazte asanbladari laguntzeko pilota eta frontenis txapelketak antolatu ditu.
Pilota txapelketa ekainaren 11n, larunbatarekin, eginen dute, Arantzako frontoian. Binaka jokatuko dute eta izena ekainaren 2rako eman beharko da. Bikoteko zortzi euro ordaindu beharko dira eta esku dirutan edo Bizum bidez egiten ahal izanen da ordainketa. Interesatuek 611 43 72 53 telefonora idatzi beharko dute.
Frontenis txapelketa abuztuan
Frontenis txapelketa, berriz, abuztuaren 5ean eginen dute, Arantzako frontoian, eta izena uztailaren 2a baino lehen eman beharko da. Hau ere bikoteka izanen da eta bikoteko zortzi euro ordaindu beharko dira. Kasu honetan ere, esku dirutan edo Bizum bidez egiten ahal izanen da ordainketa eta parte hartu nahi dutenek 689 13 50 27 telefonora deitu beharko dute.