Lesakako turismo lan-taldearen hirugarren bilera eginen dute maiatzaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 29a, 10:00
Turismo planaren lehen bilera joan den urteko azaroan egin zuten.

Astelehenean 14:30ean udaletxeko pleno-aretoan

Udako denboraldiari begira, astelehen honetanean, maiatzaren 30ean, 14:30ean, azken urtean eratu duen Turismo Lan-Taldearen hirugarren bilera deialdia egin du Lesakako udalak. Udaletxeko Pleno Aretoan izanen da, establezimendu, komertzio eta herritar guztiei irekia.

Bertan, turismoa garatzeko ideiak, proposamenak, aukerak, erronkak, kezkak… eztabaidatuko dituzte eta Lesakan izanen den udako turismo-eskaintza ere aurkeztuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun