Lesakako sanferminak iragartzeko kartelaren eta programaren azalaren eta gibeleko azalaren lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai daude aste honetan Lesakako liburutegian. Ikusteaz gain, gustukoenen alde botoa emateko aukera ere badute lesakarrek. Lesakako udalaren webgunea oraindik erabilgarri ez dagoela kontuan hartuz, gainera, hau da bozkatzeko modu bakarra. Beraz, gaur, 14:00etatik 20:00etara izanen da horretarako aukera.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.