Merkatu ttikia eginen dute maiatzaren 28an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 26a, 18:00
Ohi bezala, hilaren azken larunbatean merkatua izanen dute Lesakan.

Larunbatean 10:00etatik 14:30era Beheko Plaza inguruan

Hilabetero bezala, hilaren azken larunbatean Merkatu ttikia eginen dute Lesakako Beheko Plaza inguruan maiatzaren 28ko goizean, 10:00etatik 14:30era. Lesakako Udalak komertzio, artisau eta ekoizleekin batera antolatutako ekimena da merkatua, eta bertako ekoizle eta produktuak ezagutzeko aukera ederra izanen da. Goiburua dioen bezala, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun