Artile bilketa kanpainarekin hasi da aurten ere Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitatea

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 26a, 15:00

Artilea biltzeko kanpainarekin hasi da Bortzirietako Mankomunitatea.

Astegunez 12:00etatik 15:00etara eta hilabeteko azken larunbatetan 09:00etatik 13:00etara eraman daiteke Alkaiagako Garbigunera

Azken urte hauetan bezala, aurten ere Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateak artilea biltzen hasi da. Alkaiagako Garbigunean 30 metro kubikoko kontainer bat prestatu dute eta doako zerbitzua ematen hasiak dira.

Interesatuak Garbiguneko irekiera ordutegian joan ahal izanen dira, hau da: astelehenetik ortziralera 12:00etatik 15:00etara. Hilabeteko azken larunbatetan ere, maiatzaren 28an, ekainaren 25ean eta uztailaren 30ean ere, Garbigunea irekita egonen denez, artilea eramateko aukera izanen dute. Kasu honetan 9:00etatik 13:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun