Sukaldaritza tailerra antolatu du Beti Gaztek Elbeteko Posadako Belen Urrutiarekin

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 25a, 07:00

Elbeteko Posadako Belen Urrutiak eskainiko du ikastaroa Lesakan.

Ekainaren 6an eta 13an emanen dute Irain eskolako sukaldean, baina izena emateko azken eguna ekainaren 1a da

Lesakako Beti Gazte elkarteak sukaldaritza tailerra antolatu du. Ekainaren 6an eta 13an emanen du Elbeteko Posadako Belen Urrutiak eta izena emateko azken eguna ekainaren 1a izanen da.

Ekaineko lehen bi astelehenetan, ekainaren 6an eta 13an emanen dute tailerra, 18:00etan Irain eskola publikoko sukaldean. Elbeteko Posadako Belen Urrutiaren eskutik, gourmet menua prestatuko dute, hainbat teknika erabiliz, eta ondotik afaldu eginen dute.

Aipatu bezala, izena emateko hondarreko eguna ekainaren 1a izanen da eta horretarako 617 21 24 49 whatsapp zenbakira idatzi behar da. Beti Gazteko bazkideek 20 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 30 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun